XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nekatuta egongo zara, atseden eta loen bearrizanean.

- Eta dirautse: Nekatuta enago, ekin lo.

Eta lauretarte onantxe egin eben, lauretan ba yentea autortuten etorren eta autorleak etortean, zaintzallerik ezan bear.

Domingo gau osoan egon zan zaintzalle.

Gorga'n udea emoten ebenean, ikasleak Lepinos deritxon mendietan ibilten ziran sarri.

Erritik apur bat urtenda, bakartasuna bakarrik ikusten da, atxa ta mendi tontorra, burrutz aundiak eta arri ikaragarriak bakarrik begiztetan dira, lurr latza agiri da, ta bedarrik esatekorik eztago, aretx zarrak eta arteak bai ugari.

Guztiak Jaungoikoaren itzaltasuna gogora ekarten dau, eta Domingo'n biotza Jaungoikoa goralduteko poztuten zan eta onan elez-abestien abespidea nozean bein emoten eban.

Maitetasun bereziagoz Salve Regina (Agur Erregiña) abestuten eban.

Onan gorputza ta arimea alaitu ta sendotuten ebezan.

1924'ko Irailla'n 22'an, gurasoai idatzi eutsen: Dagonilla'ko (agustuko) ille osoa mendiko lekaidetxean emon dogu, ango inguruko mendi ta atxak zapaldu doguz, Arteun atxe'n antzekoak dira.

¡Baserrietako mendietan ibilteak bai emoten dau poza!.